Nemes

Tutankamon faraoiaren hil-mozorroa, nemesarekin
Tutankamonen hil mozorroaren atzealdea, nemesaren motots erako korapiloa ikus daitekeelarik
Erdian, nemesa ikus daiteke

Nemes faraoien ilejantzia zen, oihalezko buru estalki antzeko bat (ez koroa bat). Antzinako Egiptoko faraoiek erabiltzen zuten, koroa astun eta handien ordez, atal arin eta erosoa baitzen, koroa baino sarriago erabiltzen zutena.

Nemesak, buru osoa estaltzen zuen, belarrien atzetik bertikalean eroriz, eta lepondotik gertu korapilo batekin lotuz, motots eran. Testuen arabera, kolore zurikoa eta marrekin zen, batzuk, lapis lazuli urdinez eta urrez tindatuak izango ziren arren, eskultura eta freskoetan dauden adibideren batzuk adierazten duten bezala. Burura tinkatzen zen, gainera, aurrealdean, bi kobra edo sai zituen diadema batekin, uraeus izenekoa, faraoien ikur babeslea, erregetzaren ezaugarri bezala eraman zezaketen bakarrak zirenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search